Elkano Fundazioaren hitzaldia 'Patrimonio Bajo La Cruz del Sur' zikloaren baitan, jada ikusgai

28 UZT, 2020
Ion Irurzun Fundazioko zuzendariak munduko lehen itzuliaren 500. urteurrenaren inguruan  erakundeak dituen lan irizpideak azaldu zituen. 

Elkano Fundazioak Kultur Ondarearen Zerbitzu Nazionalak eta Magallaesko Unibertsitateak (Txile) antolatutako 'Patrimonio bajo la Cruz del Sur' hitzaldi zikloan parte hartu du. Topaketa ziklo honen barruan, atzo 'Develando  Patrimonio: ¿Queda aún patrimonio histórico por develar en Magallanes?' gauzatu zen eta, bertan, Ion Irurzun Fundazioko zuzendariak parte hartu zuen, munduko lehen itzuliaren 500. urteurrenaren inguruan  Fundazioaren lan irizpideak azaltzeko 'Desde el País Vasco otra forma de entender la conmemoración' hitzaldiarekin. Berarekin batera, Magallaes eskualdeko hainbat adituk parte hartuko dute: Francisco Busolich (Toponimia de Última Esperanza), Simón Urbina eta Soledad González (Arqueología: Fortificación Rey don Felipe, Inventario de Pedro Sarmiento de Gamboa) eta  Marcelo Mayorga (Un documento supérstite de la Colonia de Magallanes : La Bitácora de la goleta lobera Anita (UMAG)). Dusan Martinovic,  Magallaeesen Eskualde Museoko Bitartekaritza eta Hezkuntza arduradunak moderatuko du topaketa.