Elkano Fundazioak turismo jasangarriko Aktibatu jardunaldietan parte hartuko du

28 API, 2021
Begibistan enpresarekin batera MUNDUBIRA proiektua aurkeztuko du, 55 urtetik gorako pertsonei zuzentzen zaie egitasmoa,  prestakuntza birtuala eta itsasoari zein mundubirari lotutako Gipuzkoako udalerrietara bisita gidatuak konbinatzen dituena.

Aktibatu 2021 maiatzaren 4an, 5ean eta 6an izango da, Tolosan eta Hernanin, eta online.
 

Datorren maiatzaren 4, 5 eta 6an turismoaren sektoreko profesionalak Tolosan eta Hernanin (Gipuzkoa) elkartuko dira AKTIBATU 2021 IX. Edizioan, natura turismoari eta iraunkortasunari buruzko jardunaldietan. Bizibiziki-k, natura eta iraunkortasun turismoan espezializatutako turismo aholkularitzak, antolatutako ekitaldia izango da, entitate publiko ezberdinen eta Tolosako Udalaren laguntzarekin.

Aktibatu, edizio berri honetan, egungo egoera pandemikoak markatzen dituen behar eta egoeretara egokitzen da. Horregatik, hiru egunetan (goizeko 9:30etik 13:30ra) formatu presentzialean egingo da. Gainera, lehen bi egunetan (maiatzak 4 eta 5ean) online ere parte hartu ahal izango da plataforma birtual baten bidez. Jardunaldiak Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan (Gipuzkoa) eta Hernaniko Chillida Leku museoan (Gipuzkoa) izango dira. Aurreko edizioak bezala, ezinbesteko hitzordua da natur turismoaren profesional guztientzat, arlo publiko-pribatukoak, baita turismoa edota iraunkortasun arloko ikertzaile eta adituentzat ere. Jardunaldiek euskal administrazio publiko desberdinen babesa dute hauen garapen optimorako.

Lehen eguna, maiatzaren 4a, turismo kudeaketaren, paisaiaren eta ondarearen gaiaren inguruan garatuko da. Turismo jarduerak ingurunearen babesean izan ditzakeen ondorioak ezagutzeko eta horri aurre egiteko estrategia desberdinak aurkezteko esparrua garatuko da. Testuinguru horretan, Ion Irurzun Elkano Fundazioko zuzendariak, 'Ondarearen balioa teoriatik prkatikara' hitzaldia aurkeztuko du, erakundeak aurten egingo duen proiektuetako baten kasu praktikoaren bidez: "Euskal Herri barneko mundubira", euskal itsas kontakizunak lotzen dituen herriak zeharkatuko dituen bizikleta ibilbidea.

Jardinaldietan erakundeak lagundutako beste proiektu baten berri emango da, MUNDUBIRA, Naiana Malave Begi Bistan turismo jasangarriko enpresako arduradunaren eskutik. Mundubira adineko herritarrei zuzendutako proiektua da, bizitzan zeharreko ikaskuntza erabiltzen duena zahartze aktiboa sustatzeko estrategia gisa. Begi Bistan turismo jasangarriko enpresak, Elkano Fundazioarekin eta Oniversityrekin lankidetzan, 55 urtetik gorakoentzako formatu berri bat proposatzen du, aintzat hartuta Gipuzkoako itsas‑ eta arrantza‑ondarea, munduaren lehen birarekin amaitu zen Magallanes‑Elkano espedizioaren 500. urteurrenaren testuinguruan. Programa honako hauek osatzen dute: prestakuntza birtuala, Study Tour bat (ikasketa‑bidaia) eta itsasoari lotutako Gipuzkoako udalerrietara egingo diren bisita gidatuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu hori aukeratu du Adinberri 2020 deialdian.