Doan deskargatzeko moduan dago, formatu digitalean, orri honetan bertan, eta laster paperean eskuratu ahal izango da Amazonen bidez.
Elkano Fundazioak argitalpen batean bildu ditu 'Elkano eta lehen mundubira: 500 urte geroago' EHUren Udako Ikastaroaren hitzaldiak eta ahozko komunikazioak, 2019ko uztailaren 4an eta 5ean Donostiako Miramar Jauregian egin zena. Aurkezpenak euskaraz edo gaztelaniaz argitaratu dira, egileek idatzi eta eman zituzten hizkuntzan. Lana doan deskargatzeko moduan dago, formatu digitalean, orri honetan bertan, eta laster paperean eskuratu ahal izango da Amazonen bidez. Argitalpen honen bidez, Elkano Fundazioak lehen nabigazioa izan zenaren inguruko ezagutza sortzen eta zabaltzen lagundu nahi du, baita gertatu zen testuinguru kulturala eta sozioekonomikoaren ingurukoa ere, bereziki Euskal Herrian.
Udako ikastaroan, eta orain argitalpen honetan, lehen mundubirari lotutako gertaerak berrikusten eta eguneratzen dira, euskaldunek tripulatzaile, espedizioaren antolatzaile eta ontzigile gisa betetzen duten papera azpimarratuz. Hamahiru egileren ekarpenaren bidez, Euskal Herriak nabigazioaren historiari egindako ekarpen garrantzitsuari hurbiltzen zaio lana, eta bidaiaren beraren periferiari ere erreparatzen dio, hala nola emakumeek XVI. mendeko itsas inguruneetan zuten presentziari edo zientzia modernoaren eraginari.
Horrela, Pablo E. Pérez Mallainak, Sevillako Unibertsitateko katedradunak, 'La vida en las naos a principio del siglo XVI' aipatzen du; Daniel Zulaikak, Elkano 500 Fundazioko Aholku Batzordeko kideak, 'La aportación de Euskal Herria a la primera vuelta al mundo' eta Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak, 'La construcción naval vasca y la nao Victoria' aztertzen dituzte; EHUko Amaia Rojo ikerlariak, bere aldetik, Sevillako euskal lobbyaren papera jorratzen du "merkatariak, nabigatzaileak eta negozio gizonak lehen globalizazioan" lanean, eta Jose Mari Larramendi antropologoak kultur eta gizarte paradigmei buruzko hausnarketa egiten du "De Elkano a las Torres gemelas. Mundialización vs. Globalización" izenburupean.
Azkenik, ahozko komunikazioen atalean, Elkanora hurbildu ziren zazpi egileren ekarpena jasotzen da: Enrique Santamari (Un novelista ante la primera vuelta al mundo), Javier Almazán (El escorbuto en la primera vuelta al mundo), Irene Cardaba López eta Urkiri Salaberria Gracia (La llegada de Elkano en una imagen), Xabier Kerexeta Erro (Duela 500 urtekoa gogoratzeaz gain, gogoeta egitea), Alberto Rodríguez (Algunos aspectos náuticos de la primera circunnavegación) eta Ekai Txapartegi (500 años de ciencia ‘en alta mar’: la ciencia como aventura y riesgo)
2020ko udako ikastaroa
Aurten, Elkano Fundazioak Udako Ikastaro berri bat antolatu du, 'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia'. Irailaren 23an eta 24an izango da, Donostiako Miramar Jauregiaren eta Getariaren artean, Elkanoren jaioterrian. Edizio honetan, ikastaroak lehen zirkunnabigazioa gertatu zen testuinguru sozio-ekonomikoan jarri nahi du arreta, pertsona horien bizimoduak ulertzea, alegia.Informazio gehiago esteka honetan.