Enrique Santamariak (Bilbo, 1964) 25. Nostromo 'La Aventura Marítima' Literatur Saria irabazi du 'Elkano' lanarekin. Eleberriak duela 500 urte munduari bira eman zion euskal marinelaren ibilbidea, nortasuna eta ingurunea ditu ardatz. Santamariak 6.000 euroko saria jaso du eta Joventut argitaletxeak eleberria kaleratuko du.
Santamaria historialaria da, Erroman girotutako hainbat eleberriren egilea eta Elkano Fundazioaren ohiko kolaboratzailea. Saritutako eleberria bi urteko ikerketa lan baten emaitza da. Garaiko iturri originaletatik abiatuta, eleberriak Juan Sebastian Elkano bere familiaz hitz egiten du, jaioterriaz, harremanak izan zituen edo izan zitzakeen pertsona eta pertsonaia historikoez, bizitzea egokitu zitzaion garaiaz eta, bereziki, bere bizitzan emakumeek izan zuten funtsezko paperaz, ama zein maitaleak. Lehen zirkunnabigazioko bidaiaz haratago, Santamariak euskal itsasgizonak bidaiaren aurretik zer egin zuen eta ondoren zer gertatu zitzaion idatzi du; denbora horiek ahaztua geratu diren arren, garai interesgarriak izan ziren, eta horri buruzko informazio ugari dago.
Egileak azaldu duenez, 'Elkano' -rekin hiru helburu lortu nahi izan ditu: "Historiari leial izatea, eta horregatik, obran parte hartzen duten pertsonaia gehienak kontatutako gertaeretan protagonista izan ziren benetako pertsonetan oinarrituta daude; nabigazioaren errealitatea ahalik eta zorrotzen islatzea aurkikuntzen aroa deiturikoan zehar, ondorengo garaietako izendapen, teknika, erabilera, edota tresnekin kutsatzea saihestuz; eta eleberri atsegina eta bizia idaztea, irakurleak lehen mundubira izan zen abentura handi eta ikaragarri hura bizitzera eramateko gai izango dena".
Hau ez da Santamariaren lehen urratsa literaturan. Bi eleberri historikoren egilea da; besteak beste, 'Publio Vitelio Longo' eta 'Fabrica de Dinero' argiyaratu ditu Ediciones Pámies argitaletxean, baita 'Los Misterios de Oriente' Evohé argitaletxearen eskutik.
1997az geroztik, Nostromo sariak itsasoarekin eta, oro har, itsas kulturarekin zerikusia duten narrazio onenak nabarmentzen ditu, eta bere espezialitateko sari bakarra da Espainian.