Elkano 500 Fundazioa Portugalgo enbaxadorearekin elkartu da Getarian

18 MAI, 2019
Balizko lankidetza bideak aztertu zituzten arlo akademikoari, ingurumenari eta itsasontzigintzako ezagutzei lotutako proiektuetan.

Elkano 500 Fundazioko lehendakari eta Getariako alkate Nikanor  Lertxundik eta Fundazioko zuzendari Ion Irurzunek bilera egin zuten Francisco Ribeiro de Menezesekin, Portugalek Espainian duen enbaxadorea, eta enbaxadako kontseilari Carlos Costarekin, lankidetza-bideak aztertzeko lurraren inguruko lehen biraren 500. urteurrenean.

Getarian egindako bileran hainbat arlotan lankidetzan aritzeko aukera aztertu zuten, besteak beste arlo akademikoan, ingurumen eta biodibertsitate arloetan, itsas teknologia eta itsasontzigintzako ezagutzen arloan.

Bertako zein nazioarteko eragile publiko eta pribatuen lankidetza sustatzea da Elkano 500 Fundazioaren premisetako bat bere proiektuak garatzeko orduan. Euskaditik kanpora ere Fundazioak lankidetzarako aukerak aztertu ditu Andaluzia eta Kantabriarekin, eta Amerikako herrialdeekin ere harremanetan hasi da.

1519ko abuztuaren 10ean 238 gizon ontziratu ziren espezien irletara merkataritza-bide berriak irekitzea helburu zuen espedizioan, eta espedizio hark munduaren inguruko lehen bira burutu zuen.  31 gizon euskaldunak ziren, eta 24, portugaldarrak, horien artean Fernando de Magallanes, Victoria naoko eta armadako kapitaina izan zena Mactan (Filipinak) irlan hil zen arte.

Portugaldarra hil eta gero, Elkano izendatu zuten Victoriako kapitain, eta ontzi horrekin eman zion bira lurrari, irletara iristeko egindako bide bera egin beharrean, Moluketatik itzultzeko mendebalderantz nabigatzea erabaki baitzuen.