EHUko masterreko ikasle batek Getariako antxoaren balio-katean jasangarritasunaren irizpidea txertatzeko proiektuan arituko da

25 MAR, 2019
Jon Liguerzana Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH masterreko ikaslea da, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko EHUko UNESKO katedraren barruan.

EHUko Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasle eta ingeniari Jon Liguerzanak Elkano 500 Fundazioaren proiektu batean parte hartzen du, Getariako antxoaren ekoizpen prozesuari lotutako Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) identifikatu, garatu eta txertatzeko gida baten definizioa.

 

Orain 500 urte Getariako Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren zirkumnabigazioak lurra borobila zela frogatzeaz gain, beste hainbat eragin izan zituen; izan ere, aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gizateriarentzat, gizartearen eta historiaren garapena eraldatuz hainbat arlotan, hala nola industrian, itsas teknologian, elikaduran, nazioarteko merkataritzan, pentsamenduan edo kulturan. Eraldaketa arlo horiek oinarri hartuta egituratzen ditu bere ekimenak Elkano 500 Fundazioak, eta testuinguru horretan lankidetza-hitzarmena sinatu du UPV/EHUrekin Ingurumena, Iraunkortasuna eta Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) masterreko ikasle Jon Liguerzanak praktikak egin ditzan.

Mondragon Unibertsitateko ingeniari eta UPV/EHUko Garapen Jasangarri eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedraren masterreko ikasle Jon Liguerzanak Elkano 500 Fundazioan praktikak egingo ditu gaurtik hasi eta hurrengo lau hilabeteetan. Proiektuaren helburua Getariako antxoaren ekoizpen prozesuari lotuta, Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) identifikatu, garatu eta txertatzeko gida bat sortzea izago da.

Fundazioak Getariako Maisor kontserba industriarekin lankidetzan garatzen ari da proiektu hau. Liguerzanak, bertan, antxoa kontserben bizi-zikloak ingurumenean sortzen dituen eragin nagusiak identifikatzeko lan egingo du. Helburua kontserba industrian jasangarritasun irizpideak txertatzea ahalbideratuko duten praktikak identifikatzea izango da. 

Proiektuak lotura du Elkano 500 Fundazioko hainbat lan ildorekin, besteak beste jasangarritasun irizpideei lotutako elikadurarekin eta itsasoaren zaintzarekin; era berean, era askotako gizarte eragileekin lankidetza-sareak sortzea helburu garrantzitsua da, kasu honetan, alde batetik unibertsitatea dugu, eta bestetik, euskal kostaldean estrategikoa jotzen den itsasoko produktuen eraldaketa jardueraren eragileak.