Hamabigarren urtez jarraian, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egonaldi bat proposatu dute Abbadia inguruko Nekatoenea baserrian, Hendaian. 2020an eta 2021ean gertatu zen bezala, aurten ere Elkano Fundazioak bat egin du ekimen honekin, munduari lehen itzulia egin zenetik 500 urte igaro direla eta.
Horrela, sortzaileek Juan Sebastian Elkano Getariako kapitainaren irudia arakatu ahal izango dute eta, hortik aurrera, euskal herriak itsasoarekin duen harremana, nahiz eta genero literarioaren aukera libre utzi (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia...). Gazteei zuzendutako proposamenak bereziki baloratuko dira.
Deialdia euskaraz idazten duten egile guztiei zuzenduta dago. Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 6an amaituko da.
Egonaldia hilabete batez egingo da, 2022ko urritik abendura bitartean. Irabazleak 1.500 euroko diru-laguntza jasoko du.
Mundubirarekin lotutako aurreko bi edizioetan, Nahia Zubeldia zuberotarra eta Maialen Akizu izan ziren aukeratuak.