Zulaikak Zaporeak GKEari emango dio ale fisikoen salmenten etekinak.
'La Getaria de Elcano (1487-1526)' Daniel Zulaikaren liburu berriaren izenburua da eta bere orrialdeetan 'Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia'ren gaira itzuli da, oraingoan bere jaioterriaren azterketaren bitartez. Nolakoa zen garai hartan Getariako ingurunea eta egitura fisikoa? Nolakoa zen bere egitura sozial eta ekonomikoa? Azken batean, zein zen munduaren lehen itzulia egin zuen gizona moldatu zuen testuingurua?
'La Getaria de Elcano (1487-1526)' liburuaren aurkezpena Euskal Itsas Museoan gauzatu da. Egilearekin batera bertan izan dira Carlos Olaetxea, Gipuzkoako Foru Aldundiako Gordailua eta Museoetako Zerbitzuburua, Euskal Itsas Museoko zuzendaria den Xabier Alberdi, Ion Irurzun Elkano 500 Fundazioaren zuzendaria.
Egileak argitalpena eskuragarri jarri du, modu librean eta doan, Euskal Itsas Museoaren eta Elkano 500 Fundazioaren web guneetan. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat liburutegi publikoetan eta Donostiako eta Bilboko liburu dendetan banatu da. Salmenta honen onurak Zaporeak, Europara iristen diren errefuxiatuen janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea, elkarteari emango zaizkio.
La Getaria de Elcano (1487-1526) Getariako hiribilduan eta Juan Sebastian Elkanoren bizitzaren lau hamarkadetan kokatzen den ikerketa historikoko lana da. Lau kapituluen zehar, Euskal Herriko hiribildu zaharrenetako hau nolakoa zen erakusten du egileak; ingurune fisikoa eta hiri-egitura erakusten ditu, egitura soziala eta ekonomikoa marrazten du eta garai hartako gizartearen hainbat alderdi aipatzen ditu. Azkenik, Juan Sebastian Elkanoren bizitzan zehar emakumeek izan zuten eragina kontatzen du.
Daniel Zulaika, Elkano 500 Fundazioaren Aholku Batzordeko kide izateaz gain, Juan Sebastian Elkano eta lehen mundu birari buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu.
Daniel Zulaikaren argazkiaren egilea: Ruben Plaza, Noticias de Gipuzkoa.