'Elkanoren Euskal Herri barneko bidaia' ikastaroa irailaren 6an eta 7an izango da Donostiako Carlos Santamaria Zentroan. Programak lehen mundubira gertatu zen testuinguru sozio-ekonomikoan jarri nahi du arreta. Hitzaldi eta mahai-inguruez gain, ikastaroak ahozko komunikazioen atal bat ere izango du, eta zazpi egilek hainbat gai jorratuko dituzte.
Magallaniar eskuairaren kostua
Pedro Cuesta Escuderok munduko lehen itzuli bilakatu zen espedizioaren eta garai hartako beste bidaia batzuen finantzaketa aztertuko du. Garai hartan aberastasun handien jabe zen espainiar arisokraziak ez zuen negozioak egiteko interesik eta, ondorioz, Carlos I.ak kanpoko bankarien laguntza ekonomikoa behar izan zuen
Debako espediziokideak Magallaes eta Elkanoren Epezieriarako ontziterian
Angel Azpeitia de Diego industri ingeniariak Magallaes eta Elanoren bidaian parte hartu zuten Debako hiru bizilagunen istorioa ekarriko du gogora: bi arotzal ziren eta bestea maisua, eta horietako bat ere ez zen itzuli.
Merkataritzaren egoera juridikoa Euskal Herrian XVI. mendean
Borja Mollá Moral, merkataritza abokatua, gaur egun edozein ekintzailek aurre egin behar dien lege kontuez arituko da, baina Elkanoren garaiko ekintzaile baten ikuspuntutik.
Kapitalismoaren sorrera
Gotzon Garmendia UPV/EHUko Finantza Ekonomia eta Kontabilitateko irakasleak sistema ekonomiko kapitalistaren jaiotza azalduko du: XVI. mendea gizaldi batzuk lehenago Italiako iparraldeko hiri batzuetan sortua zen sistema ekonomiko kapitalista Europan zehar garatzen hasten den unea da eta.
Magallaes-Elkano armadako maisuak
Alberto Rodriguezek, itsas gaien dibulgatzaile eta nabigatzaile adituak, maisuen berezko funtzioak, erantzukizunak eta ezagutza nautikoak aztertuko ditu, eta lanbidea eta ezagutza-maila arautzeko eman ziren lehen urratsak azalduko ditu.
Bi proiektu, errealitate bat
David Lopez Amezqueta kazetariak Gipuzkoa belaontziaren abentura gogoratuko du, 'Elkanoren arrastoan' proiektuaren barruan 1990 eta 1992 urteen artean Elkanoren bidaia birsortu zuena.
J.S. Elkano. Munduko lehen itzuliko eskuizkribua.
Fernando Txueka sendagile-ginekologoak Elkanoren beraren eskuizkribuei buruz hitz egingo du, horietako batzuk gaurdaino iritsi baitira; beste kasu batzuetan, aldiz, ezagutzen diren dokumentuak kopiak dira edo beste egile batzuen testuak dira.