Clara Pretus neurozientzialariak kontakizun historikoaren eraikuntzari buruzko Elkano Fundazioaren hitzaldi-zikloan parte hartuko du

11 AZA, 2022
'Nosotros contra ellos: cómo los grupos construyen nuestra identidad' hitzaldia azaroaren 17 an izango da, 19:00etan, Donostiako Aquariumean. Sarrera librea da.

Azaroaren 17an, Clara Pretus neurozientzialariak 'KONTAERA(K): nola, zer eta zertarako'  Elkano Fundazioak azarorako antolatu duen hitzaldi-zikloan parte hartuko du. Azaroaren 17an, osteguna, Donostiako Aquariumean izango da, 19: 00etan, eta sarrera librea izango da.

Clara Pretus neurozientzialaria da, doktoratu ondoko ikertzailea Hospital del Mar Ikerketa Institutuan eta irakasle bisitaria New Yorkeko Unibertsitateko Social Identity and Morality Lab zentroan.

Bere hitzaldia, 'Nosotros contra ellos: cómo los grupos construyen nuestra identidad', gai honi helduko dio gizarte-psikologiatik eta neurozientzietatik abiatuta, kontakizun honek gaur egun arreta sozial eta akademikoa jasotzen ari diren hainbat fenomenorekin duen lotura azalduko du, gizarte-mugimenduak, polarizazioa, desinformazioa eta erradikalismoa, besteak beste. Saioaren moderatzailea Magdalena Boboik izango da, UPV/EHUko Gizarte Psikologiako Ikerketa Talde Finkatuan kanpoko kolaboratzailea.

Ziklo berri hau orain dela 500 urte osatu zen munduari egindako lehen bira ospatzeko testuinguruan kokatzen da. Topaketa hauien bidez, Elkano Fundazioak gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi ditu, gertakari hari gaur egun nola begiratzen diogun, zer helbururekin, eta gure errealitateak gertakari haiei buruz egiten dugun kontakizun historikoan nola eragiten duen jakiteko. Zikloa Jose Carlos Ruiz filosofoaren hitzaldiarekin hasi zen eta hilaren 30ean Joseba Sarrionandia idazlearekin jarraituko du.