Bideoa: Magallanes/Elkano Espedizioa: bizikleta-ibilbide bat gure gizartearen erronkei buruzko gogoeta egiteko

21 IRA, 2020
Aniztasuna, iraunkortasuna, sakrifizioaren balioa edo aldaketara egokitzea izan dira parte hartu duen taldeak jorratu dituen gaiak.

 

Magallanes/Elkano espedizioan, bidaiari, abenturazale eta kirolariz osatutako taldeak gaurkotasuneko gaiei buruzko hausnarketa egin du Elkanoren bidaian oinarrituta, eta, aldi berean, ibilbide historiko eta kultural bat ireki dute lurraldez lurralde, duela 500 urte mundubiraren historiaren parte izan zirenak. Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntako Turismo Kontseilaritzak sustatutako espedizioaren lantaldeak pedalei eragin die Getaria eta Sevilla lotzeko,  Euskadi, Castilla-Leon, Castilla-La Mantxa eta Andaluzian zehar. 

Informazio gehiago.