Astronomia tailerra Getarian Aranzadiren eta Urritzaren eskutik

28 IRA, 2021
Elkanoren garaiko nabigatzaileen GPSa, konstelazioak, ezagutzeko.

Munduko lehen itzuliaren 500. urteurrena ospatzeko, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Elkano Fundazioarekin eta Getariako Urritza aisialdi taldearekin batera, haurrentzako astronomia-tailer bat antolatu zuen joan den larunbatean, Elkanoren garaiko nabigatzaileen GPSa, konstelazioak, ezagutzeko.

Guztira 8 eta 12 urte bitarteko 35 haurrek parte hartu zuten tailerrean, Virginia Garcia Aranzadiko astronomia saileko zuzendariaren eskutik. Saioa bukatzeko, parte-hartzaileek euren planisferioa marraztu zuten aterki batean.