Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Elkano Fundazioak ematen duten deialdiak bi irabazle izan ditu aurten.
Kultur zeharkaldia bihartik igandera izango da Pasaian.
Hauxe da ekimenak Getarian izango duen egitarau berezia:
Doan deskargatzeko moduan dago, formatu digitalean, orri honetan bertan.
Zulaikak Zaporeak GKEari emango dio ale fisikoen salmenten etekinak.
2022an, berriz ere, 130 gaztek uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez zeharkatuko dute, euskara hutsean. Parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 4ra arteko epea daukate izena emateko.
Jaialdia abenduaren 3tik 12ra bitartean ospatuko da eta sarrerak azaroaren 22an jarriko dira salgai.
Hori buruan, Lehorreratzearen inguruan hausnartzeko parte-hartze prozesua aurkeztu du Getariako Udalak, ekitaldi publikoan.
Irailaren 6 eta 7an izango da, eta hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta ahozko komunikazio izango dira Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Bertatik bertara jarraitzeko lekuak agortuta daude, baina online jarraitzeko aukera dago, aurretik izena emanda.
Bederatzi egunez, 720 kilometro egingo ditu ekimenak, lehen itsas birarekin lotura duten Hego eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritatik barna.
Lekeitiok itsasontzi nagusia, Trinidad, eman zion munduari lehen aldiz bira eman zion espedizioari, eta haren hornikuntzan ere parte hartu zuen Nikolas Artietaren bitartez.
Berria egunkariarekin eta liburu dendetan eskuratu ahal izango da.
BITXIKERIAK: MUNDUBIRA ekimenak bizitzan zeharreko ikaskuntzaren estrategia erabiltzen du zahartze osasungarria sustatzeko.
2021/22 denboraldian zehar Joël Merahren "Jakinduriaren usaina" eta Teresa Catalánen "Garaipen hutsa" estreinatuko dira
Elkano Fundazioaren eta Magallaes eta Txileko Antartika eskualdeko Kultura Ondarearen Zerbitzu Nazionalaren arteko lankidetzaren emaitza da ‘Postalak mundubiran’ ekimena.
Elkano Fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da eta Elkanoren lehen mundu-bira inspirazio-iturri hartuta, Getariako kapitainak egindako ibilbideko kondairak eta herri-musika biltzen ditu lanak, eta aniztasuna goresten du.
Olgeta-, akademia- eta dibulgazio-jarduerak konbinatzen dituen programa bat diseinatu du. Xede horrez, Euskal Herrikoez gain, zenbait eragile eta lurralderekin (hala nola Txile edo Andaluzia) elkarlanean jardun du.
Aktibatu 2021 maiatzaren 4an, 5ean eta 6an izango da, Tolosan eta Hernanin, eta online.
Elkano 500 Fundazioak proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Epea ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.
Mintegian ahozko komunikazioen atal bat egongo da. Bertan parte hartzeko proposamenak ekainak 4 arte bidali daitezke.
‘Lehen mundubira’ atari digital bat da, eta Magallanesen eta Elkanoren bidaia eta bidaia horrek munduaren ikuskeran izan zuen eragina azaltzen du. Elkano Fundazioak Euskadiko hainbat erakunde eta adituren laguntzarekin egindako hamalau erakusketa birtual jarri ditu haren esku. Lehen mundializazioaren hasiera izandako bidaian euskal gizarteak izan zuen eragina nazioartean zabaltzen lagunduko du.
Elkano Fundazioak hilabete haietako kontakizuna jasotzen duen erakusketa prestatu du, egun haien lekuko izan ziren protagonisten hitzetan. Urriaren 21etik azaroaren 28ra bisita daiteke Getariako Kote Ogi Berri okindegian.
Aniztasuna, iraunkortasuna, sakrifizioaren balioa edo aldaketara egokitzea izan dira parte hartu duen taldeak jorratu dituen gaiak, mundubirari lotuta egon ziren hainbat herri zeharkatu dituen bitartean, ibilbide historiko eta kultural baten pilotua zirriborratuz.
Hainbat bidaiarik, abenturazalek eta kirolarik gogoeta egingo dute egungo gaien inguruan, Elkanoren bidaiatik abiatuta. Elkano Fundazioak eta Andaluziako Juntako Turismo Kontseilaritzak sustatuta, Magallanes / Elkano Espedizioak bizikletan zeharkatuko du penintsula irailaren 19ra arte
Parte hartuko duen taldeak Elkanoren bidaiarekin lotuta dauden gaur egungo gaiei buruz hausnartuko du, noiz eta aurten, COVID-19a munduari buruz dugun ikuskeran inflexio-puntu bat izan den honetan.
Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskal idazle egonaldiaren hamargarren edizio honetan, Elkano 500 Fundazioa izan da bidelagun, mundubiraren 500 urteak direla eta.
Koreografia Faustino Aranzabalena da eta jatorrizko musika Enrike Solinisena.
Doan deskargatzeko moduan dago, formatu digitalean, orri honetan bertan, eta laster paperean eskuratu ahal izango da Amazonen bidez.
Ekitaldia online egingo da ekainaren 13an eta 14an. Földgömb Espedizio Ikerketarako elkarte hungariarrak, jardunaldien antolatzaileak, bere sorreraren 90. urteurrena ospatuko du aurten.
Mintegian ahozko komunikazioen atal bat egongo da. Bertan parte hartzeko proposamenak abuztuak 30 arte bidali daitezke.
Fundazioak abuztuaren 31ra arte jasoko ditu ahozko komunikazioen atalerako proposamenak; gainera, kontuan hartuko ditu aurreko epeen barruan aurkeztutakoak. Ikastaroaren data berriak laster jakinaraziko dira.
Albaolak, garai hartako historialari espezialistek eta Elkano Fundazioak euskal itsas ondareari balioa ematen lagundu dute, elkarlanean.
Julián Díaz erakusketaren komisarioak eta Radio Euskadiko Más que Palabras saioak duela 500 urteko lehen mundubiraren inguruko gertaera eta xehetasunak azaltzen dituzte podcast serie honetan.
Ahozko komunikazioen atalean aurketuko diran lanak aukeratzeko epea ireki da. Parte hartu nahi dutenek proposamenak maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte.
Elkano 500 Fundazioak bultzatuta, kongresuak “Juan Sebastián Elkano, el maestre, el hombre" sinposioa hartuko du.
Chileko Austral Unibertsitateko Nelson Aguilera antropologoak Mundubiraren ubera topagunean parte hartu zuen Getarian, "Después del primer encuentro" hitzaldiarekin. Elkano Fundazioak eta Getariako Udalak antolatuta, Mundubiraren ubera egitarauak iraganaz begirada irekiaz ikasi eta hausnartu nahi du, Elkanoren lehen mundubiraren 500 urteurrena ospatzen denean.
Helburua zera da: munduaren inguruko lehen itsas birarekin zerikusia izan zuten Euskal Herriko udalerrien arteko hartu-emanak hobetzen lagunduko duten loturak bilatzea, kontuan izanda beti beste kultura batzuen ikuspegia.
Atal akademikoan honako hauek gauzatuko dira: udako ikastaro bat, sinposio bat eta Nazioarteko Biltzar bat.
‘Mundubiraren ubera’ programak diziplina anitzeko ikuspegia emango dio duela 500 urteko testuinguruari.
Dibulgaziozko proposamena osatzeko hainbat proiektu: argitalpenak, ikus-entzunezkoak, erakusketak eta arte eszenikoak.
Lehiakideek bideoa bidali beharko dute TikTok plataformara otsailaren 14a eta 20a bitartean. Lehiaketa 13 eta 18 urte arteko nerabeei zuzenduta dago.
Sinposioan txosten bat aurkezteko interesa dutenek, martxoarek 15era arte dute bere proposamenak aurkezteko.
Euskarak Kanadako leku-izenetan utzi dituen aztarnen inguruan arituko da. Aurkezle lanean Martxelo Otamendi kazetaria arituko da.
Denis Itxaso Kultura diputatuak, Xabier Alberdi eta Mariana Rotaeche Euskal Itsas Museoko zuzendari eta koordinatzaileekin batera, erakusketa aurkeztu du gaur.
Mundubirari lotuta, beste herrialdeen ahotsa ere ezagutu eta landu nahi dute Fundazioak zein Udalak.
Botoa azaroaren 12a baino lehen eman behar da webgune honetan: http://nombraexoplanetas.es/
Lehenengo aldiz modu ordenatuan berrikusi, aztertu eta dokumentatu da orain 500 urte, 1519 eta 1522 artean, Juan Sebastian Elkanok munduaren inguruan burututako itzulian euskaldunek izan zuten zeregina.
Hainbat gairi buruz hausnartu eta eztabaidatu dute: euskaldunok itsasoarekin dugun harremana, ozeanoen iraunkortasuna, teknologiak gizartearen garapenean duen eragina eta kulturen arteko bizikidetza. Elkano 500 Fundazioak dokumental batean jasoko ditu edukiak, tripulatzaileek egindako lanarekin.
Getariako itsasgizonaren inguruko musika proiektu hau hiru denboralditan zehar garatuko da, bat etorriz espedizioak iraun zuen hiru urteekin. Maiatzean izango du jarraipena, Mikel Urquizaren lanaren estreinaldiarekin.
Asteburua baino lehen, lehen mundubiran euskaldunek izandako parte hartzea bultzatu zuen testuinguru historikoan sakondu nahi duen aste dibulgatzailea antolatu dute.
Erakusketak 400 metro karratu baino gehiago hartzen ditu. Hautatutako irudi eta objektuek aukera ematen diote denboran atzera atzera egin eta nabigatzaile haien egunerokotasuna ezagutzeko, baita bidaietan ezagutu zuten jendearengana hurbiltzea ere.
Lehen zirkumnabigazioarekin eta XVI. mendeko nabigazioarekin lotura duten herrialdeetako artistek parte hartu dute lan honetan, baita Donostiako Orfeoi Gazte eta Txikiko ahotsek ere.
Donostia Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresu gastronomikoa Kursaal-eko auditoriumean egingo da urriak 6 eta 9 bitartean. Kongresua munduaren inguruko itzuliarekin lotura duten herrialdeetako sukaldaritzara gerturatuko da aurten, eta horrenbestez, Brasil, Argentina, Txile, Indonesia edo Filipinetako sukaldariburuek sukaldaritza aniztasuna erakutsiko dute Donostian, usain eta zaporeen mundubira berezi batean.
Zazpi idazlek aurkeztuko dituzte Elkano eta lehenengo zirkumnabigazioari buruzko lan-ildoak UPV/EHUko Udako Ikastaroan.
Elkano 500 Fundazioko lehendakari eta Getariako alkate Nikanor Lertxundik eta Fundazioko zuzendari Ion Irurzunek bilera egin zuten Francisco Ribeiro de Menezesekin, Portugalek Espainian duen enbaxadorea, eta enbaxadako kontseilari Carlos Costarekin, lankidetza-bideak aztertzeko lurraren inguruko lehen biraren 500. urteurrenean.
Elkano 500 Fundazioak maiatzak 22ra arte luzatu du Elkano eta mundubiraren inguruan ikertzen ari diren autoreek Uda Ikastaroko ahozko komunikazioetan parte hartu ahal izateko proposamenak aurkezteko epea.
Historiagileak eta beste disziplinetako profesionalak, hezkuntza arloko profesionak edo artistak adibidez, uztailaren 4 eta 5ean Donostiako Miramar Jauregian egingo den UPV/EHUren Uda Ikastaroetan bere lan lerroak aurkezteko aukera izango dute, ahozko komunikazioen atalean.
Orain 500 urte Lurraren zirkumnagibazioaren berri eman zuten eguneroko, gutun, kontakizun eta adierazpenak aztertuko ditu Varelak bere hitzaldian.
Elkano 500 Fundazioak deialdia ireki du, ahozko komunikazioetan parte hartu nahi dutenen proposamenak maiatzaren 15a baino lehen biltzeko.
Ezezagunerantz bidaiatzearen ideia izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019/20 denboraldiko ardatz nagusia, eta barne hartuko ditu Elkanori eskainitako proiektuaren lehenengo bi konposizioak, Mikel Chamizo eta Mikel Urquizaren eskutik hurrenez hurren.
Getariako itsasgizonaren zirkumnabigazioarekin amaitu zen Magallanes-Elkano espedizioaren 500. urteurrena ospatzen den honetan, Juan Sebastian Elkanok eta munduaren inguruko lehen itzuliak beren lekua izango dute UPV/EHUren Uda Ikastaroen XXXVIII. edizioaren programan.
EHUko Ingurumena, Iraunkortasuna eta GIH masterreko ikasle eta ingeniari Jon Liguerzanak Elkano 500 Fundazioaren proiektu batean parte hartzen du, Getariako antxoaren ekoizpen prozesuari lotutako Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) identifikatu, garatu eta txertatzeko gida baten definizioa.
Ezagutzen diren gertakari historikoetan eta bere protagonistetan oinarrituz, Irungo Dibulitoon ekoiztetxeak familia osoari zuzendutako luzemetraia sortu du.
Oholtza gainean, Iñigo Aranburu Juan Sebastian Elkano izan da , eta Xabi Ortuzar, Juan de Zubileta itsasmutila.
Victoria untzian bueltatu ziren 18 gizonen artean Kantabriako Cueto herrian jaiotako Juan de Santander zegoen.
Mundubira. Elkano, Primus antzezlana Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da, formatu txikiko teatro-lana, eta lehen zirkumnabigazioaren 500. urteurrena gogoratzen du.
Fundazioa herri mailan izandako parte hartze prozesu luze baten ondorioz sortu zen eta, horregatik, lankidetza gune bat bezala jardun behar du
Elkano Fundazioak bultzatutako egitasmoak diruz laguntzeak zerga-pizgarriak izango ditu PFEZ zein Sozietateen Errenten gaineko Zerga aitorpenean.
Lehen mundubiraren inguruan sortu diren mitoak gainbegiratuko ditu, bereziki Elkano, Magallanes eta Victoria untziaren ingurukoak. Mito horiek interes ezberdinengatik sortu eta mantendu dira mendeetan zehar.
Daniel Zulaikak, historialaria eta Elkano Fundazioko Aholkularitza Batzordeko kideak, bere berri emango du ostiralean, otsailak 1, Tolosako Kasinoan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Bost obra enkargatu zaizkie beste hainbeste euskal konpositoreri, musika jar diezaieten espedizioaren zati ezberdinei eta, guztiak batera, bidaiaren osotasuna islatuko dute.
"2019an Elkanok mundiari bira emango dio berriz ere. Eskerrik asko Euskadi Muriaseko lantaldeari erronka hau posible egiteagatik. Elkarrekin ilargira iristea ere desio dugu", esan du Elkano Fundazioko zuzendari Ion Irurzunek aurkezpen ekitaldian. Errenteriako Niessen zineman izan da aurkezpena, aretoa goraino izan delarik.
2019 denboraldian Euskadi-Murias taldeko txirrindulariek Elkano marka eramango dute kamisetan, Elkano Fundazioak eta kirol taldeak egindako akordioari esker. Kontinental profesional mailako gizon eta emakumezkoen ekipoek eramango dute Elkanoren izena maillotean eta, ondorioz, Getariako marinelaren izpirituak berriz ere munduari itzulia emango dio, lehen mundibiraren 5. mendeurrena ospatzen denean.
Ion Irurzun zuzendariarekin eta Alaia Berriozabal proiektu-teknikariarekin batera, Zulaikaren egitekoa izango da lehen mundubira ospatzeko egingo diren ekimenak bultzatzea.
Arlo desberdineko erakunde eta eragileekin elkarlana izango da Elkano Fundazioaren oinarrietako bat.
Fundazioak 2019-2022 eperako lan lerroak aurkeztu ditu. Helburuen artean, ezagutza historikoa landu eta ikertzea egungo gizartearen erronkak aztertu eta aintzat hartzeko, eta baita eredu sozio-ekonomikoak birpentsatzeko ere.