Egun ezezaguna izaten jarraitzen duen historiako zati bat ezagutzera emateko sortu da fundazioa: munduaren inguruko lehen itzulia, Elkanok zuzendua, orain dela bost mende hain juxtu. Gizateriarentzat aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen gertaera historiko hark hiru urteko iraupena izan zuen, eta euskaldunek, beste batzuekin batera, protagonismo handia izan zuten.
Fundazioak aldi baterako iraupena izango du, hain zuzen ere espedizioak izan zuen iraupen bera, eta helburu nagusi bat: herritarren jakin-nahia piztea gertakari garrantzitsu haiekiko eta gertakari horiek garaiko gizartean nahiz gizakiaren historian izan zuten ondorioekiko. Zer izan ginen euskaldunok orain bost mende eta zer izaten jarraitzen dugu gaur egun? Historiak, 500 urte geroago, agerian jartzen gaitu eta interpelatu egiten gaitu.
Hala, urte hauetan zehar, jakintza berria sortzeko lan egingo dugu, ezagutza hori gizarteratzeko eta, tokian tokiko nahiz nazioarte mailako lankidetza sareak sortuz, proiektuak eta jakintza garatu nahiz partekatzeko.
Orain 500 urte gertatutakoak hausnarketa kolektiboak pizteko oinarria eta bidea ematen digu, hain justu, lehendabiziko mundubira hari loturiko hainbat gairen inguruan: kostaldeko herriek itsasoarekin izandako harremana, jasangarritasuna, zientziak nahiz teknologiak gizarte garapenean duten inpaktua, kulturen eta mundializazioaren arteko bizikidetza. Lehenengo zirkumnabegazioak itzelezko ondorioak izan baitzituen bertan nahiz maila planetarioan. Aurrerantzean, ezer ez zen iraganean bezalakoa izango.
Fundazioaren helburuak zainduko dituen erabaki-organoa da. Erakunde hauek osatzen dute:
Eusko jaurlaritza:
Arantxa Tapia. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
Bingen Zupiria. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
Gipuzkoako Foru Aldundia:
Markel Olano. Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Mari Jose Telleria. Kultura, Turismo, Kirol eta Lankidetza diputatua.
Urola Kostako Udal Elkartea:
Lourdes Salsamendi. Urola kostako Udal Elkarteko Lehendakaria.
Ibon Gereka. Urola kostako Udal Elkarteko Batzordekidea.
Getariako udala:
Haritz Alberdi. Getariako alkatea.
Aitor Urresti. Getariako zinegotzia.
Fundazioaren helburuak zainduko dituen erabaki-organoa da. Erakunde hauek osatzen dute:
Eusko jaurlaritza:
Arantxa Tapia. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
Bingen Zupiria. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
Gipuzkoako Foru Aldundia:
Markel Olano. Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Denis Itxaso. Kultura, Turismo, Kirol eta Lankidetza diputatua.
Urola Kostako Udal Elkartea:
Igor Iturain. Urola kostako Udal Elkarteko Lehendakaria.
Floren Iribar. Urola kostako Udal Elkarteko Batzordekidea.
Getariako udala:
Nikanor Lertxundi. Getariako alkatea.
Aitor Urresti. Getariako zinegotzia.