Euskadi around the world, again. Orain 500 urte euskaldunok ilargian izan ginen.
Getariako itsasgizon batek munduari bira eman zion lehenengo aldiz. Ilargira egin zen lehenengo bidaiarekin aldera daitekeen balentria horren urteurrena ospatzeko itsasgizon haren izena marka bihurtu dugu: Elkano; gainera, euskaldunek gizateriari egindako ekarpenari balioa ematen zaio.
Balentria ikaragarri hura posible egin zuten balioen sinboloa da Elkano, besteak beste aurkikuntzekiko interesa, euskaldunak bereizten gaituen indarra eta ausardia eta itsas-teknologia aurreratuenari buruzko ezagutza, garaiko itsasontzi onenak eraikitzera eraman gintuena.
Balio horiek definitzen dituzte oraingo euskaldunak ere; gure historiaren ildo nagusia dira, eta, egun, baliagarriak izan behar dute urteurrena aukera bat izan dadin kultura, ekonomia eta gizartea garatzeko.
