Euskal itsasgizonak XIII. mendeaz geroztik ozeanoetako zabalkundearen protagonista nagusienetakoak izan ziren.
Batetik, Europa osoan oso preziatuak ziren zenbait gai ekoizten ziren Euskal Herrian, batez ere burdina eta bale olioa. Eta hemendik Europara garraitzen zen Gaztelan, Aragoin eta Nafarroan ekoiztutako artilea.
Euskal flota Europa iparraldearen eta Mediterraneoaren arteko garraioaz jabetu zen hein handi batean, eta mendeetan zehar izandako harreman horiei eskerrak, euskaldunek mundu ezaguneko hainbat tokitako ontzigintzaren eragin eta ekarpenak jaso zituzten. Horri eskerrak, XVI. mende hasieran, euskaldunek garaiko ontzigintza teknologia modernoena garatu zuten.
Gure itsasgizonak nahi zituzten espedizio handienetarako eta beren ontziak, garaiko eraginkorrenak, Atlantiar ozeanoko edozein txokotara irits zitezkeen.
