Euskal itsasgizonak egindako balentria aintzatesteko modua izan zen hori. Sanlucar de Barramedara iritsi zen 1522ko irailaren 6an, Victoria naoan, itsasoratu zenetik hiru urtera.
Hain zuzen ere Elkano lehenengoa izan zen. Baina nor zen benetan?
Juan Sebastian Getarian jaio zen, Gipuzkoako kostan, aurkikuntzen garaiko lehenengo urteetan, 1447an hain juxtu.
Berari buruz hitz egiten duten lehenengo dokumentuak Sevillako Kontratazio Etxekoak dira. Magallanesen espedizioari dagozkion prestatze-lanen inguruko kontabilitate-oharrak dira, 1519koak, Juan Sebastianek 32 urte izango zituen gutxi gorabehera. Getariako herritarra dela dio, eta bere gurasoak zein diren ere berri ematen du.
Bere aita Domingo Sebastian Elkano izan zen (gaztelaniazko grafiaz berdin idazten da “del Cano”, “Cano” edo “de Elcano”).
Bere ama Catalina del Puerto zen, familiaren bilakaeran garrantzi handia izan zuen pertsonaia. Getariako 1500. urteko erroldan ikus daitekeenez, familiak bazuen nolabaiteko posizio ekonomikoa, zenbait sustrai-ondasun zituztela ageri baita. Itsasoarekin lotura handia zuen familia zen, izan ere semeetatik lau, horien artean Juan Sebastian, itsasgizonak ziren, eta gutxienez arrebetako bat itsasgizon batekin ezkondu zen.
