Esan daiteke, oker handirik gabe, lehenengo mundu bira hura, gizateriaren lorpenik handienetakoa izan dela. Garaikideen adimena eta pentsaeraren zeruertza zabalduz, mundu-ikuskeraren ulertzeko moduan, aldaketa zuzena eragin zuen.
Juan Sebastian Elkanokoak, Sanlucar de Barramedan, ontzi gainean eta lehorreratu aurretik idatzi izango zion, seguraski, gutuna Enperadoreari, Valladolidera, “Bidai Luzearen” berri argibide guztiak azaltzeko. Hiru urtetako sufrikarioaren amaieraren lorpen esanguratsuaren berri emateko eskutitz zorrotz bezain argigarria:
“…Bainan berorren Maiestate Gorenak jakingo du, sartalderantzako bidetik abiatuz, ibilbidea idoro eta sortaldetik iritsiz munduaren biribiltasuna bere osotasunean inguratu izana dela,batez ere, haintzat hartu beharrekoa…”
Elkanok, gizatasun neurria lekuko, bere kideen estutasun eta nekeak azpimarratuz, eskatzen dio:
”…Erregutzen,otoi zuri Maiestate Gorenari jende ho nek zure zerbi tzura, zoritxar , ezbehar, gose eta egarri, hotz eta bero izugarriak ja san ondoren, arren, kaixen laurdenaren eta kintalen hogeirenaren mesede egin diezaiezun…”
Ez zuen era berean atzendu, Cabo Verdeko uhartetara, doi-doi iritsi zirenekoa eta isilpean eta zuhurki, txaluparekin; jan-gaiak, ura, egurra... eskuratzeko asmotan lehorreratu zirenekoa eta norbaiten aho-zabarkeriaz zein ziren eta nondik zetozen, irlatarrak ohartaraziz, portugaldarrek atxilotutako hamairu eskifaikideren zoriitxarraren berri emateko:
”…Erregutzen dizut zuri Maiestate Gorenari, Portugal-go Erregearekin hitzartu ezazun, hain denbora luzez zerbitzatu zaituzten hamairu gizon haien askatasuna…”
Gorteak, Joan Sebastiani beretzat eginiko eskaera gehienak, ukatu egin zizkion. Elkanok, artean ere, bazuen Enperadore aurrean zuritu beharreko aspaldiko arazo mingots bat. Magallaesen ontzidian erroldatu aurretik, Elkanokoak bere ontziarekin, Koroaren agindutara zenbait espediziotan parte hartutakoa zen eta administra zioak, hitzemandako ordainketak garaiz egin ez zizkionez, Elkanok, eskifaiaren soldatak ordaindu ahal izateko ontzia saldu behar izan zuen. Garai hartan, baina debeku bereziz, guztiz galerazia zegoen atzerritar potentziei itsasontziak saltzea, aurkako gerraontzi bihurtzeko arriskua zela eta. Halaber, Carlos I-ak, merkatari saboya- rrei bere ontzia saldu izanagatik kargugabetu zuen.
Bestalde, erakutsitako adore eta trebezia saritzeko, Enperadoreak, armarriaren eskumena eman zion:
”…Alboetan Espezia Uhartetako errege koroatu bana, beraien eskuetan iltze adaxka bat batak eta intxaur muskatuarena besteak. Harmarriaren azalera intxaur muskatuez inguratuta, erdian bi kanela adaxka gurutzatuak eta hauen tarteak iltze espeziez osatuta. Gainean kasko bat, lur-esfera batekin go raipatua. Guztiaren gainetik entseina ”PRIMUS CIRCUMDEDISTI ME” .
Hurrengo eskutitza batean, biziarteko urrezko 500 dukateko pentsioa xedatu zion hitz hauekin:
“….Guk Enperadoreak, zuk Juan Sebastian Elkanokoak egindako zerbitzuari men eginez, espeziatarako bidearen aurkikuntzarako jasan dituzun lantegi neketsu, ugariak eta handiak, ontzat hartuz, zure bizitza osorako eta urtero, urrezko bostehun dukat izan ditzazun da, gure borondate eta nahia…”
Ohiartzun handiko hitz borobil haiekin aipatuko urre dizdirak ez zuten Joan Sebastian Elkanokoaren begirada lausotu, ezta itsutu ere. Oinordekoak, oinordekoena ere ez. Inoiz ez zuen eta ez zuten agindutakorik eskuratu.
Victoria ontziaren kargamentua
Historian graduatua den Daniel Zulaikak dio: «”Victoria” naoa Sevillara porturatu zenean, lehorreratutako hemezortzi lagunek, norbere ondasunen aitorpena egin zuten. Hala nola, Elkanok deklaratutakoak: “Zaku handi bat iltze,6 arroa eta 15 libra (76k.). Kaixa handi bat iltze,hau beste hiru zakutan banatua, 16 arroa eta libra 1(184k.). 94.000 marabe diren batez besteko kontua”.»
'La ofrenda de Elcano', Elías Salaverría
Eta aurrerago: “Hiru urtetako lan etekina, 25 hilabete eta 6 egunetako Maestre lanetako eta 11 hilabete eta 22 egunetako kapitain soldatarenak 104.526 marabedi izan zen. Ekarritako iltze zamaren kintal partiarena berriz, 508.725 marabedi. Solda tatan poltsikuratutakoa 613.251 marabediko kopurua izan zen.”
Uhararen hildo beretik, badirudi “Victoria” naoa, bere 102 tonarekin (85 bizkaiko upel), txikienetakoa zela. Agidanez hornitzerako garaian garestiena bainan, aldi berean, izena aieru, espeziaz gainezka itzuliko zen bakarra. Magallaesen lagun zaharra zen, Burgosko Cristóbal de Harok, ”Bidai Handiko” ontzi diaren finantzaketan, batez besteko %20 jarri zuen. Berak kudeatu zuen espezia kargamentua, Amberesko merkatari eta Alemaniar bankariek tarteko.
“Victoria” ontzia, txalupa, tresneria, aparailu e.a. barne, 300.000 marabedi ordaindu zen eta erabateko adostasunik ez badago ere, lehorreratutako iltzeak, ontzia beraren eta tresneritza ororen salmentak 8.680.000 marabediko poltsa eragin zuen. Ontzidi osoaren erabateko kostu ekonomikoa kitatu zuen eta uste ez bezelako gain-irabaziak eman zituen.
Juan Gil historialariaren hitzetan: ”Balentriaren Oroimenerako” naoa babestu eta gorde behar zela eskatzen zuten ahotsei entzungor eginez,1523-an “Gradas”eko enkantean Esteban Centurión, genoar merkatariak, eskuratu zuen ontzia. Indiatako itsasbidean nabigatu zuen, 1525. urtean arrastoa galdu zen arte.
“…ibilbidea idoro eta sortaldetik iritsiz munduaren biribiltasuna bere osotasu- nean inguratu izana dela,batez ere, haintzat hartu beharrekoa… ”
Mundu ezberdinak eta mundu berri bat
Gizakiok sorreratik, esplikaezina, ulergaitza, ezagutzen ez dugunaren zergatiaren arrazoin eta erantzunak aurkitzen saiatu izan gara. Esan daiteke, oker handirik gabe, lehenengo mundu bira hura, gizateriaren lorpenik handienetakoa izan dela. Garaikideen adimena eta pentsaeraren zeruertza zabalduz, mundu-ikuskeraren ulertzeko moduan, aldaketa zuzena eragin zuen.
Aurretik egindako beste espedizio batzuren saiakeraren gailurra izan zen lehenengo mundu bira hau eta honen eraginez ustekabezko aldaketa pentsaezinak ekarri zituela ezin ukatu. Esan daiteke gainera, hainbeste mundu berri eta ezberdinetako hariak eho eta hariltzetik sortu zela gaur egungo ohial mundializatua. Sortutako kontinentearteko harreman eta truke sare ugariak, nola gizakien artekoak, biologikoak, nekazaritza eta Abeltzaintzarenak, kultura eta ekonomiarenak...Hauek izan ziren, gerora sortutako kontinente arteko komertzio sareen eta ondorengo mundializazioa ren oinarria. Xelebrea bada ere, hainbeste mundu ezberdin eta ezezagun aurkitzeko egin zuten itsasbide hark, beste mundu bateraturantzarako berri bat ekarri zuen.
Battista Agneseren Atlasa, XVI. mendea
Navigare necesse est
Fernando Txuekak,“Elkanori eskutitza” bere lanean honela dio: ”Zu joan eta gerora ,aintza eta ohore asko jaso zuen zure izanak. Baina izan dira kronikari eta historialari anitz, mendeetan, zure persona arras gutxietsi eta txikiagotu dutenak ere…” Honen adi bide, Canovas del Castillo, espainiar politiko eta akademikoak harropuzkeriaz honela zioen hitzaldi batean: ”…itzulia eman, bai, baina hala ere, maisu xumea, zientzilaria ez baizik praktikoa eta kapitain ez baino abenturazalea” .
Eta neure baitan diot, Carlos I-nak, horrexegatik izendatu, gonbidatu ote zuen, beste zenbait geografo, kosmografo eta filosofo tarteko, Badajozen portugaldarrekin Molucatako jabetza erabakitzeko, egin ziren goi-bileratara…Erromako hirian, galirin eskasiak eragindako gosea pairatzeko, Afrika Iparreko, Napoliko eta Siziliako portuetan, ontziak alekiez bete eta itsaso hain zitala ikusita, gizonek bizia arriskuan ipini nahi ez zutenez, uko egin zioten itsasoratzeari. Plutarcok dionez, Ponpeiok hitz hauekin eman omen zuen ontziratzeko agindua “Navigare necesse est,vivere non necesse”.
Joan Sebastian Elkanokoak, San Lucarrera iritsitako beste 17 lagunek, Cabo Verdeko uhartetan atxilotuta gelditutako 13 gizonek, itsumustuan, entseina beraren eragipean taxutu zuten hiru urtetako bizitzaren zentzua. Zeruertzetik haratagoko galdekizunen izkutuko erantzunen egarri.