Liburu aurkezpena: 'Vuelta al país de Elkano' / Donostian

28 IRA, 2022
19:00 / Donostia

Datorren asteazkenean, irailaren 28an, 19: 00etan, Ander Izagirrek bere azken liburua aurkeztuko du Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, 'Vuelta al país de Elkano'. 

Kontakizun historikoarekin konbinatuta, liburuak Euskal Herri barneko mundubiraren kronika jasotzen du. 2021eko irailean, Elkano Fundazioaren proiektu horrek 750 kilometro egin zituen, bederatzi egunez, pedalkadaz pedalkada Euskal Herriko hainbat herri lotuz. Azken horiek, duela 500 urte, munduari egindako lehen itzuliarekin eta garai hartako beste esplorazio-bidaia batzuekin lotuta egon ziren, eta itsasoari lotutako ondarea partekatzen dute.

Libros del K.O argitaletxeak kaleratu du eta irailaren 26tik aurrera egongo da salgai.