Datorren asteazkenean, urriak 5, Joseba Sarrionandia idazleak hitzaldi bat eskainiko du 'Munduari bira eman zion ontzia' erakusketari buruz. Erakusketak 'Ares' artista kubatarrak izenburu bereko libururako sortutako 16 artelan biltzen ditu.
Hitzaldia 19: 00etan izango da, Euskal Itsas Museoko Ganbara aretoan, Donostian.
Sarrera doakoa da eta izen ematea Museoaren web orriaren bidez egin ahal izango da.